Kanal Etikoaren pribatutasun-politika - Klemark Espectáculos Teatrales

Klemark Performing arts & Music Management

Kanal Etikoaren pribatutasun-politika

Nor da zure datu pertsonalak tratatzeko arduraduna?

Nortasuna:Klemark Espectáculos Teatrales S.A.(aurrerantzean, «konpainia»)
IFK:A87755617
Posta-helbidea:AV/ Landabarri 3, 4ª planta – 48940 – Leioa -Bizkaia
Datuak babesteko ordezkaria:Datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke honako helbide elektronikoan: rgpd-klemark@klemark.com

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuak tratatuko ditugu helburu hauekin: irregulartasunen edo arau-hauste penal edo administratibo larrien edo oso larrien edo etikaren, legeriaren edo Konpainiaren arau korporatiboen aurkako egintzen inguruko informazioak kudeatzea eta salatutako gertakariak ikertzeko behar diren jarduketak egitea, eta, hala badagokio, zehapen- edo lege-neurriak barne.

Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko dira eta ez dira erabiliko adierazitakoaren helburu ezberdinetarako. Zehazki, identifikazio-kasuan, konpainiari gertakariak ezagutzera eman dizkion pertsonaren konfidentzialtasuna bermatuko da.

Zein da zure datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa?

Tratamenduaren oinarri juridikoak dira konpainiaren betekizun legala betetzea, arau-hausteak jakinarazten dituzten pertsonak babestea eta ustelkeriari aurre egitea arautzen duen otsailaren 20ko 2/202 Legearen arabera.

Zure datu pertsonalen tratamendua behar-beharrezkoa da Kanal Etikoa kudeatzeko eta aipatutako lege-betekizunak betetzeko.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Tratatu diren datuak informazio-sisteman gordeko dira informatutako gertakariak ikertu behar ote diren erabakitzeko behar den denboran zehar, eta sistemaren funtzionamendua zuzena dela egiaztatzeko ere bai.

Hala ere, arau-hausteak jakinarazten dituzten pertsonak babestea eta ustelkeriari aurre egitea arautzen duen otsailaren 20ko 2/202 Legeak agindutako epeei helduko zaie.

Zeintzuk izango dira zure datu pertsonalen hartzaileak?

Zure datuak tratatuko ditu gure hornitzaileak Navex Global enpresak, Kanalaren kudeatzailea da eta.
Hartu kontuan Navex Globalek beste tratamendu batzuk egin ditzakeela zure datu pertsonalekin, tratamenduaren arduraduna baita eta pribatutasun-politika propioa duelako. Konpainiak ez du erantzukizunik bere gain hartuko hornitzaile horrek zure datu pertsonalekin bere xedeetarako egin dezakeen erabilerari buruz.

Horrez gain, beste hartzaile batuei jakinaraziko zaizkie agian, gertakizun jakinen ikerkuntzan beharrezkoa denean; esaterako, ikertzaile edo detektibe pribatuei, kanpo-aholkulariei, abokatuei eta prokuradoreei, zehapen-prozedurak edo prozedura penalak izapidetzeko, hala badagokio.

Datuak jakinarazi ahalko zaizkie, halaber, Zergen Ministerioari, segurtasun-indar eta -gorputzei eta agintari judizialei eta administrazioko agintariei, egokia edo beharrezkoa denean.

Zer eskubide dituzu?

Konpainiari eskatu ahal diozu zure datu pertsonalak Kanal Etikoa kudeatzeko erabiltzen ari ote diren berresteko, eta, hala izanez gero, horien kopia bat eskatu ahal duzu. Halaber, zuzenak ez diren datuak zuzentzeko eskatu ahal duzu, edo, bestela, horiek ezabatzeko ere bai, besteak beste, datuak jaso ziren xedeetarako beharrezkoak ez badira.

Hartu kontuan, edonola ere, edozer informatzaileren edo tartean dauden hirugarrenen nortasuna jakiteko eskubidea bertan behera geratuko dela. Eskuratze-eskubidea baliatzea murriztu liteke ikerkuntza bat arriskuan jarriko balu edo zuzenean edo zeharka haren gaineko eragina balu.

Komunikazioan azaldutako gertakarietan edo jakinarazte publikoan aipatutako pertsonak aurka egiteko eskubidea gauzatuko balu, kontrakoa frogatzen ez bada, haren datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duten premiazko arrazoiak daudela ulertuko da.

Aipatutako eskubideak gauzatzeko, idatziz edo elektronikoki jakinarazi beharko duzu politika honetako lehen epigrafean adierazitako harreman-helbideetan.

Azkenik, jakinarazten zaizu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzula.