Entre ella y yo - Klemark Espectáculos Teatrales

Klemark Performing arts & Music Management

Entre ella y yo

(2019 - 2020)

Koprodukzioa PTC Antzerki Ekoizpen Garaikideak-ekin.

Valeria eta Diego.

Haurdunaldi test bat.

Emaitza jakiteko bost minutu.

Gurasoak izateko prest daude? Gurasoak izan nahi dute? Aurrera pauso bat da edo amildegitik behera eroriko dira.

Ezjakintasuna, antsietatea, beldurra, itxaropena.

Valeriak berrogeita lau urte ditu eta hau izan daiteke ama izateko azken aukera.

Diegoren kasuan, behingoz heltzeko behar duen aitzakia izan daiteke.  Baina, zer nahi dute?

Gaur egun inoiz baino gehiago, Espainiako azken hamarkadetako jaiotza-tasa baxuenarekin, guraso izateko erabakia gero eta gehiago hausnartzen da. Zeintzuk dira arrazoiak? Norberekoikeria da? Beldurra? Axolagabekeria? Zein da momenturik onena? Momentu hori existitzen da? Seme-alabarik gabe zoriontsuak izan gaitezke? Hori onartzeko gai gara?

Entre ella y yo (bera eta bion artean) Pablo Mir-en argentinar komedia saritua da eta hiru denboraldiren ondoren kartelean jarraitzen du. Komedia horretan aitatasun berantiar posible baten beldurrak, zalantzak eta fantasiak aztertzen dira, betiere umorearekin.

Bost minutu, Valeria eta Diegorentzat amaigabe bihurtzen direnak.

Bost minutu, leizetik bereizten dituztenak.

Bakarrik itxaron egin behar da.

Autor:
Pablo Mir 

Intérpretes:
Melani Olivares y Carlos Chamarro

Dirección:
Zenon Recalde

Adaptación:
Zenon Recalde y David Serrano

Diseño de escenografía y vestuario:
Mónica Boromello

Iluminación:
Aníbal López

Sonido:
David Vizcaino

Koprodukzioa PTC Antzerki Ekoizpen Garaikideak-ekin.