Campos Elíseos Antzokia - Klemark Espectáculos Teatrales

Klemark Performing arts & Music Management

Campos Elíseos Antzokia

Campos Elíseos Antzokia

C/ Bertendona 3 bis, 48008 Bilbao

Klemark Performing Arts & Management enpresak zuzentzen du Bilboko Campos Eliseos Antzokia 2017tik, enpresak udalaren jabetzakoa den espazioa programatu eta kudeatzeko lehiaketa publikoa irabazi zuenetik hain zuzen ere. “Bertendonako bonbonontzia” izenez ezaguna, 1902an inauguratu zen eta Bilboko kategoria artistiko handienetako aretotzat jotzen da.

Aniztasuna da antzerki horren karteldegiaren ezaugarri nagusia, betiere ikuskizunen kalitatea gorena dela kontuan hartuta. Klemarkek bere programazioan ekoizpen propioak eta kanpokoak tartekatzen ditu, eta baita bertoko eta nazioarteko konpainia onenak, sortzen ari diren taldeekin batera.

Programazioaren barruan, gainera, bi ildo bereiz ditzakegu: Campos Comedy, herrialdeko bakarrizketagile ospetsuenak batzen dituena; eta Kupula Bilbao, Udalarekin lankidetzan, hiriko artistak biltzen dituen zikloa.

Eraikina Interes Kulturaleko Ondasun gisa sailkatuta dago eta 2010ean handitu zen zaharberritze sakon bati esker. Haren azalera 7300 m2-raino handitu zen, jatorrizko fatxada modernista mantenduz.

Campos Eliseos Antzokiak bi emanaldi-areto ditu – Antzokia eta Kupula Aretoa –, azpiegitura teknologiko modernoez hornituta daude eta, horri esker, ia edozein formatu eszeniko antzezteko aukera ematen dute. Bertako bulegoen artean, antzokian prestakuntza-gelak eta ikus-entzunezko ekoizpen estudioak daude. Bigarren solairuan Klemark – Creatio 300 banaketa-bulegoa ere badago.